Mondrak liderra geratu du, ondoren opariak egin eta partidua galtzeko

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 26a

Sailkapenean larri samar dabilen Mondrak Anaitasunaren bisita izan du Mojategin, Baina Idigorasen eta Iglesiasen mutilek ondo egin diote aurre lider dagoen Anaitasunari. Azkoitiarrek ez dute aparteko jokorik egin, eta berdegunean ez da sailkapenak erakusten duen aldea egon. Mondrak, gainera, aurrea hartu du markagailuan Txonanek egindako golari esker, baina ondoren etorri diren opariek arnasa eman diote Anaitasunari (2-3). Aloñari eta Bergarari dagokionez zapatu ona izan da debagoiendarrendako. Mahoneroek 1-0 irabazi diote Aurrerari, eta Aloñak hiru puntu ekarri ditu Txintxerperen zelaitik (0-1).

Mondraren eta Anaitasunaren arteko partidu amaieran Mondrako atezain Ander Ruiz de Azua ez da gorde. Bazekien kontrarioari egindako opariak bere eskuetatik etorri direla, eta halaxe onartu digu: "Halako hanka-sartzeak egiten baditugu ezingo dugu partidurik irabazi, garbi dago hori". Baina berdegunean ikusitakoaz hausnartu ere egin zuen: "Anaitasunaren kontra motibatuta irten gara, eta ondo egin diegu aurre. Motibazio hori, baina, partidu guztietan erakutsi behar dugu". Kronika, osorik, Asteleheneko Goiena Paperean.

Bihar, 16:30ean, Ibarra futbol zelaian Aretxabaletak Real Union hartuko du.

Hemen zapatuko gainontzeko emaitzak:

OIARTZUN K.E. 1  - 0  BEHOBIA C.D. 
ELGOIBAR C.D.   -   ROTETA C.D. 
BERGARA K.E. 1  - 0  AURRERA K.E. 
HONDARRIBIA F.E. 2  - 2  PASAIA K.E. 
TRINTXERPE C.D. 0  - 1  ALOÑA MENDI KE 
MONDRAGON C.F. 2  - 3  ANAITASUNA F.T. 
UROLA K.E. 1  - 0  BERIO F.T. 
ARETXABALETA K.E.   -   REAL UNION CLUB S.A.D. 
TOLOSA C.F. 2  - 0  BETI GAZTE K.J.K.E. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak