Emakume Txokoak eta Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako ekitaldiaren barruan egin zuten elkarretaratzea, eta ekitaldi horretan zehar, Mugarik gabe elkartearen eskutik emakumeen kontrako indakeriari buruzko hiru pelikula labur ere eman zituzten. Herriko hainbat emakumek hartu zuten hitza ekitaldian zehar.
Maider Morras berdintasun zinegotziak azaldu zuen kezkagarriak direla indarkeria jasaten duten emakume gazteen inguruko datuak; gaineratu zuen era berean zorionez gero eta jende gehiagok hartzen duela jarrera aktiboa arazo honen aurrean. Iraitz Agirrek bestalde, egungo sistemak zein komunikabideek indarkeria sexista sustatzeko orduan duten papera azpimarratu zuen, eta emakumeen defentsarako eskubidea azpimarratu zuen, erasotzaileen eta sistema kapitalista patriarkalaren kontra oldartzekoa.