'Gerrako ipuinak' liburua aurkeztu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko azaroaren 25a

Gerrako ipuinak liburu eta Noiz arte justiziarik gabe CDa aurkeztu dute gaur Arrasaten. Intxorta 1937 kultur elkarteak egin ditu koordinazio lanak. Sunti Amilibia donostiarrak idatzitako lau ipuin dira liburuak jasotzen dituenak. Lau ipuinak benetako istorioetan oinarrituta daude, nahiz eta izenak edo kontu batzuk asmatutakoak izan. Lau ipuin horietako bi mondragoetarren istorioak dira, eta beste bat Angel Iturmendi Oñatiko maisuarena.

Ipuinei musika jarri diete bost taldek, tartean musikari mondragoetarrak. Noiz arte justiziarik gabe da diskoaren izena: Gose; Anger; Andoni, Petti eta Eñaut Zubizarreta; Xarma; eta, Bide Ertzean dira abestiak egin dituzten taldeak.

Aurkezpen ekitaldian izan dira Goseko Ines Osinaga eta Jon Zubiaga, Petti eta Andoni Zubiaga musikariak. Ipuinak irakurri eta musikatu egin dituzte. Ines Osinagak nabarmendu du "hemendik 50 urtera justiziarik gabe izeneko diskorik" argitaratu beharrik ez izatea. Izan ere, hori da Intxorta 1937 elkartekoek aldarrikatu dutena: justizia denendako.

Liburua salgai dago

Liburuko marrazkiak ere bertako margolariek egin dute: Melisa Lopez, Hibai Garai eta Itziar Murgisu.

Gaurtik aurrera salgai egongo da liburua eta CDa Txukun fotokopia dendan eta Eroski kanpoaldean dagoen estankoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak