Arrasaten sei bertsolari
Beñat Gaztelumendi, Felix Zubia, Alaia Martin, Agin Rezola, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin izango dira finalerako txartela lortzeko lehian jardungo duten sei bertsolariak.
Biharko saioan puntuazio handiena lortzen duen bertsolaria zuzenean pasatuko da Ilunbeko finalera. Gainerakoek, berriz, Tolosan eta Hernanin egingo denaren zain egon beharko dute. Puntuazio handiena dutenak pasatuko dira finalera. Finalaurrekoak 18 bertsolarik jokatuko dituzte; finala, zortzik.
Uarkape pilotalekuan izango da, 17:30ean. Gai-jartzaile lanetan Egoitz Aizpuru arituko da. Saioa antolatzeko lanetan Arrasateko Udalaren eta Arrasateko Bertso Eskolaren laguntza izan du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Gaur izango da sarrerak Internetez erosteko azken aukera: www.gpuntua.com atarian eros daitezke 12:00ak arte. Bestalde, bihar, saioaren aurretik kiroldegiko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira.
Tolosan eta Hernanin
Domekan Tolosan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, 17:30ean, Usabal kiroldegian. Hernanin abenduaren 4an jokatuko dute.
Agirreazaldegi elgetarra
Ainhoa Agirreazaldegi elgetarrak Hernaniko kanporaketa jokatuko du datorren abenduaren 4an. Ibarreko ordezkaria izango da.