Nazioarteko akordeoilari onenen topaleku izango da Arrasate, 19. urtez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 24a

Arrasate Hiria Nazioarteko XIX. Akordeoi Lehiaketa aurkeztu du Hauspoz Euskal Herriko akordeoi elkarteak, urtero moduan, Arrasateko Txalaparta elkartean. Horrez gain, Gipuzkoako XXXII. Akordeoi Lehiaketa eta Gipuzkoako XXIV. Akordeoi Jaialdiaren berri ere eman dute. Abenduaren 3tik abenduaren 6ra nazioarteko eta bertako akordeoilarien topagune izango da Arrasate, beraz. Izan ere, akordeoi lehiaketa horiez aparte, kontzertuak, konferentziak eta sari banaketa ekitaldia ere –hilaren 6an, Amaia antzokian, 20:00etan– jaso dute aurtengo egitarauan.

Egitarau osoko ekitaldiak hiru gune ezberdinetan kokatzen dira: Amaia antzokian, Arizmendi ikastolan eta Kulturaten. Era berean, lehiaketon ibilbide luzeaz gain, esan beharra dago estatu mailako partaide kopuru handia –300 inguru– eta nazioarteko 12 herrialdeetako partaidek hartzen dutela parte. Antolatzaileek Arrasateko Udalaren¡, Gipuzkoako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskertu dute. Eta baita ere, nola ez, SUDC elkarteari; egun horietako bazkari ofizialak emango dituzte

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak