Dela testuak euskarazten, dela marrazkiak egiten edo dela musika konposatu eta interpretatzen, proiektuan parte hartu dute, beste batzuen artean honako hauek: Joseba Barriolak, Itziar Murgizuk, Iker Fernandezek, Hibai Garaik, Egoitz Unamunok, Melina Lopezek, Pettik, Andoni eta Eñaut Zubizarretak, Leire Gineak, Karmel Uribarrenek…, edota, Gose, Bide Ertzean, Anger eta Xarma taldeak. Bistan denez, debagoiendarrak dira gehienak.
Juan Ramon Garai, Intxorta Elkarteko kidea izateaz gain, Debagoieneko Fusilatuen Batzordeko kidea ere bada. Hark gogoratu du frankismoaren izenean egindako delituak ez direla epaituak izan, eta, bestetik, biktima guztiak modu berean tratatuak izan behar direla.
Proiektua Donostian aurkeztu zuten hedabideen aurrean oraingo martitzenean eta bihar, egubakoitza aurkeztuko dute Arrasaten, Kulturaten, hemen ere hedabideendako.