Azaroko azken egubakoitzena denez, euskal presoen eskubideen defentsan hileroko azken egubakoitzean egiten den elkarretaratzea egingo dute gaur Herriko plazan, 19:30ean hasita. Ein deigun bidie lelopean "eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herriratzea" eskatuko dute. Beraz, emakumeenganako indarkeriaren aurkako konzentrazioaren eta film laburren proiekzioaren ostean egingo da presoen aldeko elkarretaratzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.