Julen Rivas arrasatearrak egin ditu Iban Zalduak idatzitako gidoiaren 'Azken garaipena'komikiko marrazkiak; aurrez Ikastolen Elkartearen 'Xabiroi' aldizkarian aargitaratutako komikia da, orain bilduma bakarrean jasota. Zientzia fikzioa eta genero beltzean kokatutako istorioarekin 2052.urteko Berlinera garamatzate Zalduak eta Rivasek. 12 urtetik gorakoentzako bilduma horretako protagonistak, Sigrid Frisch, Poliziako tenienteak hilketa misteriotsu batzuk ikertuko ditu. Julen Rivas eta Iban Zalduak Arrasate Irratian kontatutakoak dituzue segidan entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.