Markel Blancok Irungo Bidasoarekin fitxatu du

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 24a

22 urte ditu eta azken 11 denboraldiak Arrasate Atletismo taldean egin ditu. Santi Perez izango da haren entrenatzailea. 800 eta 1.500 metroko probetan denbora onak lortu ditu. Bi horietan, Gipuzkoako denboraldiko bigarren marka onenak ditu: 800 metrokoan 1.55,62 eta 1.500 metrokoan, 4.00,21.

Iraupen ertaineko lasterkaria da, eta 800, 1.000 eta 1.500 metroko probetan emaitza onak lortu ditu: pista estaliko Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan zen eta 1.000 metroko distantzian, kadete mailako Espainiako txapeldun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak