Gazte txokoetan euren moda propioa sortzeko gai direla erakutsiko dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 24a

Aste bukaeran, 'gaztetxokeroek' euren moda propioa sortzea posible dela frogatuko dute Arrasateko gaztegunean. Asteburu osoan zehar arropak eta osagaiak sortzeko tailerrak antolatu dituzte, txapak egiteko makinak izango dituzte bertan neurri ezberdinetako txapa pertsonalizatuak  sortzeko eta Nere Uribeetxeberriak alanbrearekin eraztunak egiten ikasteko tailerra emango du domekan. Zapatuan, berriz, Ane Garaik kamisetak kustomizatzen erakutsiko die tailerrean parte hartu nahu duten 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei; horiendako gonbidapena luzatu du Txatxilipurdik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak