Split 77 taldearen doinu elektronikoak gaur Gaztetxean

Maider Arregi 2011ko azaroaren 24a

Split 77 Bilbotik dator eta hastapenetatik 80ko hamarkadako post-punk eta elektronikaren aldeko apustua egin dute. Bere musikan oso presente daude The Cure, Joy Division, Bowie eta beste asko. Iluntasuna, energia, jarrera, gitarrak, teklatua... daude bere baitan. 2002an Antenna-rekin debutatu zuten, 2004an Mentura kaleratu zuten eta gerora sei urteko isilunea egin zuten. 2010ean, baina, bueltan etorri ziren Split 77 izeneko diskoarekin. Nabariak dira taldearen bi alderdiak: bat, elektronikoagoa, hipnotikoagoa eta dantzagarriagoa; eta beste bat, zakarragoa, rockeroagoa eta intentsuagoa. Gainera, ikusten da galdutako denbora berreskuratzera datozela kontzertuetan guztia ematen dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak