Gabonetan Martuteneko presoei opariak egiteko materiala biltzen ari da Arrasateko espetxeratuekiko pastorala

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 23a

Urtero moduan, Arrasateko espetxeratuekiko pastorala materiala batzen dabil Gabonetan Martuteneko presoei opariak egiteko. Bilketa azaroaren 28, 29, 30 eta abenduraren 1 eta 2an egingo dute, Caritas erakundearen bulegoan (Iturriotz, 43). Ordutegia da 17:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek diotenez, "bereziak" diren Eguberri jaietan "gure gertutasuna erakutsi eta laguntza emateko modu eder bat" da opariok bidaltzea.

Honako materiala jasoko dute: barruko arropa berria, tabako gorria eta metxeroak, turroi biguna, hortzetako pasta eta eskuilak –zepiloak–, gutun-azalak eta zigiluak, Telefonicaren pin-ik gabeko txartelak, galtzerdiak, desodoranteak, pilak, azkazalak mozteko tresnak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak