Mondrako neskek Euskal Selekziokoak menderatu zituzten

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 23a

Atzo martitzena jokatu zuten partidua nesken futbol taldearen 25. urteurreneko ospakizun moduan, eta arrasatearrek 2-1 nagusitu ziren. Hiru golak bigarren zatian sartu zituzten. Maitane Roa eta Olatz Legarda izan diren Mondraren golegileak.

 Mondrako hamaikakoan jokalari gazteak ipini zituzten Jon Zuloagak eta Andoni Ezkurrak. Euskal Selekzioko jokalariak gazte mailakoak ziren. Dena den, azkar jokatu zuten bi taldeek. Biek ala biek izan zituzten golak egiteko aukerak, baina bi atezainek geldiketa onak egin zituten; batez ere, Mondrako atezain Oihanak.

Golak bigarrenean

Bigarren zatian hainbat aldaketa egin zituzten arrasatearrek, eta jokalari beteranoak ipini zituzten jokoan. Segidan hartu zuten etxekoek partiduaren kontrola eta minutu askotan jaun eta jabe izan ziren. Bi goleko errenta hartu zuten, eta lehia erabakita zegoela zirudienean, Euskal Selekzioak gola egin, eta berdinketa lortzeko estutu egin zuen. Bukaeran, baina, Mondrak irabazi zuen.   

Domekan, liga

Atzoko lagunartekoa irabazita, indar guztiak ipiniko dituzte Mondrako neskek ligako hurrengo jardunaldian. Domekan jokatuko dute Mojategin Gasteizko Aurrera taldearen kontra, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak