EHUk antolatutako hitzaldia, etorkizuneko ikasleei argibideak emateko

Irati Goitia 2011ko azaroaren 23a

Etorkizuneko unibertsitate-ikasleen zalantzak argitze aldera, hitzaldia antolatu zuen EHUk atzo Arrasateko Kulturaten. Eta saioak interes handia piztu zuen; guraso eta ikasle ugari joan zen jardunaldira.  EHUko ordezkariek unibertsitateari buruzko informazio orokorra eman zuten bertan.

Informazio orokorra emateaz gain, unibertsitate-ikasketen gaineko zalantzak argitu zituzten eta azaldu zeintzuk diren matrikula egiteko eman beharreko urratsak.

Izan ere, hitzaldian berba egin zuen Belen Anabitarte EHUko teknikariak adierazi zuen gradu batzuk oso ezagunak direla, baina beste batzuk ez. Horregatik, adierazi zuen argibideak emateko eta zalantzak argitzeko hainbat ekintza antolatzen dituztela, esaterako: azokak eta ate irekien jardunaldiak. Baita ere herriz herrikako hitzaldiak ere. Gipuzkoan adibidez, Arrasaten ez ezik, Zarautzen, Errenterian, Legazpin edo Azpeitian egin behar dituzte informazio jardunaldiak. "Etorkizuneko ikasleekin lehenengo harremana euren herrian egiten dugu. Beraien etxera etortzen gara lehenengo, gero beraiek gure etxera etor daitezen" adierazi zuen Anabitartek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak