Vicenç Navarro ekonomian katedradunak krisiari aurre egiteko aukerez jardungo du

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 24a

Arizmendi Topaketen barruan, ekonomia berbeta gai izango dute gaur Mondragon Unibertsitateko Arrasateko kanpusean. Eskola Politeknikoan, Biteri Egoitza Nagusian izango da, 18:30ean hasita. Vicenç Navarro soziologo, politologo eta ekonomilariak egingo du hitzaldia. La crisis financiera, económica y social, y soluciones alternativas izango da izenburua.

Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldearen eta Gizabidea fundazioaren lehendakariak agurra egingo du lehenbizi. Ondoren, hizlaria aurkeztuko du Joxemi Arregi Aranzetak, Mondragon Industriarako automatizazio Dibisioko lehendakariordeak.

Vicenç Navarro

Vicenç Navarro López Bartzelonan jaio zen 1937an. Ekonomia Aplikatuetako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta Gizarte eta Politika Zientzien katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gaur egun, Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitateko irakaslea da.

Espainiatik erbesteratu behar izan zuen arrazoi politikoak medio. Suedian, Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi eta lan egin izan du. Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean Politika Publikoetako eta Zientzia Politikoetako katedraduna da.

Ekonomia politikoa, ongizate gizartea eta ikasketa politikoak dira bere ikerketa arloak. El subdesarrollo social de España: causas y consecuencias (2006, Anagrama) izeneko liburua izan da azkena argitaratu duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak