Emakume Txokoak eta Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, eta 'Emakumeak protagonista' ekimenaren barruan, elkarrizketa saio berezia egingo dute gaur Kulturateko areto nagusian (19:00). Maialen Lujanbio gonbidatu dute azaroko saiorako eta Uxue Alberdik elkarrizketatuko du. Bertsolaria, beste bertsolari baten galderei erantzuten eta hori guztia emakumearen ikuspegitik. Gonbita egina dago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.