Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako batzordeak atzoko Tokiko Gobernu batzarrean onartu zuenez, Zaldibarko haur parkea seguruagoa egingo dute. Kautxuzko zorua aldatuko dute, zabalera gehiago emanda. Bi hitzetan esanda, parke osoa egokituko dute haurrendako seguruagoa izan dadin. Ezin da ahaztu Zaldibarko haur parkea aitzindaria izan zela bere garaian, duela 15-16 urte ireki zenean. Arrasateko zirkuitu integralez osatutako egurrezko lehen parkea izan zen eta hori eredu hartuta, beste hainbat parke eraiki zituen Udalak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.