Elurteei aurre egiteko ibilgailu berria erosiko du Arrasateko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 22a

Atzoko Tokiko Gobernu batzarrean Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako batzordeak elurteei aurre egiteko ibilgailu berria erostea adostu zuen. Elurretako plan berriari begira ibilgailu berri bat egokitzeko Udalak ikusitako beharra asetzera dator eta azterketa tekniko txiki bat egin ostean negu honetarako erabilgarri izango dute. Bigarren eskukoa da eta 12.000 euro inguru orainduko du Udalak. Hala, hiru ibilgailu izango dituzte elurrari aurre egiteko. Eguraldi txarrak sor ditzakeen arazoak konpontzeko izateaz gain, eguneroko lanean ere erabiltzeko aukera ematen du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak