29108 da zenbaki kapritxosoa, eta Arrasateko erdiko kaleko administrazioan dute bakarrik, hortxe dago salgai zenbaki osoa.
"Ez dakit nondik norako zenbakia den, baina harritu nau horrenbeste tokitik eskatzea", aitortu du Alegria administrazioko Elisa Lezetak. "Kataluiniako dei batek, berriz, alaitzera aukeratutako bi dezimo eskatu digu".
4an, 7an eta 9an
Jende asko joan ei da 13an amaitzen den dezimo edo zenbaki eske, baina alferrik. "Bukaera hori hemen bakarrik ez, Espainia osoan eskatzen du jendeak, eta dagoeneko bukaera hori duten oso dezimo gutxi gelditzen dira. Horrez gain, 4an, 7an edo 9an bukatzen diren zenbakiak dira jendeak gehien eskatzen dizkigutenak", dio Lezetak.
Salmentei dagokionez, berriz, "poliki" doazela aitortu du, "baina ez hori ez da aurtengoa. Joan den urtean ere azken egunetan izan ziren salmenta handienak. Asteburuetako salmentak asko jaitsi dira baina Gabonetakoan jende askok jokatzen du, nahiz eta ez erosi lehen beste dezimo".