Udazkeneko jaia ospatuko dute Al-Andalusekoek asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 22a

Arrasaten bizi diren andaluziarrek ospakizun berezia egingo dute aste bukaeran. Urtero moduan, udazkeneko jaia antolatu dute Al-Andalus elkarteko kideek. Aurten 22 urte beteko ditu jaiak eta beraz, elkartea bera sortu zenetik jaia ospatzen dutela esan daiteke. Zapatu eta domekarako antolatu dituzte ekitaldiak.

Hona hemen egitaraua:

Zapatua, hilak 26

  • 12:00: Sevillanen maratoia
  • 12:30: Ardo kopa eta mokadutxoa bazkide eta lagunendako
  • 13:30: Alegria de la Sierra taldearen emanaldia
  • 19:00: Kordobako Sonora orkestraren eskutik dantzaldia (lehen saioa)
  • 21:30: Gala-afaria bazkide eta lagunendako. Sarayola katering enpresak banatuko du afaria eta amaitzeko Kordobako Sonora orkestraren eskutik dantzaldia egongo da (bigarren saioa). Dotore-dotore joatea aholkatzen dute antolatzaileek.

Domeka, hilak 27

  • 12:30: Ardo kopa eta mokadutxoa bazkide eta lagunendako
  • 13:00: Al-Andalus elkarteako taldearen emanaldia
  • 13:30: Sueños de Andalucia dantza taldearen emanaldia
  • 15:00: Urdaiazpikoa eta mariskoa dastatzeko aukera, bazkaltzera geratu gura dutenendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak