Bertso afaria Musakolan: Xabier Amuriza etorriko da Iker Zubeldiaren ordez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 22a

Musakolako jai batzordeak bertso afaria antolatu du San Isidro elkartean egubakoitz honetarako, azaroak 25. Goi mailako bertsolariak gonbidatu dituzte auzora; hasieran Sustrai Colina eta Iker Zubeldia etorri behar ziren baina azken orduan Zubeldiaren ordez Xabier Amuriza etorriko da. Afaria 21:00etan hasiko da eta afalostean hasiko dira bertsolariak abesten. Sarrerak 20 eurotan daude salgai Musakola auzoko Meneta, Ziorla eta Txinato tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak