Hezkuntza eskaintza aurkeztuko du EHUk Arrasaten

Usoa Agirre 2011ko azaroaren 22a

Gaur, martitzena, 18:30ean emango dute hitzaldia Kulturateko areto nagusian. EHUko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera.

Jardunaldien helburua da EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita ere EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.

Nori zuzendua

  • Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan matrikulatutako ikasleentzat eta beren gurasoentzat.

  • 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide-probak egingo dituzten ikasleentzat, eta lan arloko esperientzia egiaztatua izanda sarbidea.

  • Orientazioan edo irakaskuntzan diharduten eta EHUri buruzko informazio orokorra jaso nahi duten guztientzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak