Izaskun Murgia elkarte lirikoaren 'La Revoltosa' zarzuelaren estreinaldia arrakasta borobila izan da. Urtero moduan, lepo bete da Amaia antzokia eta hainbat txalo zaparrada izan dira ikuskizunak iraun duen bi orduetan. Ikuskizuna ere borobila izan da eta ondo baino hobeto entseatu dutela igarri da hasieratik: testua, ahotsa, musika, interpretazioa, jantziak, dekoratua eta dantzak oso ondo zainduak eta landuak. Ikusleak oso gustura irten dira eta Tere Gonzalez zuzendari orokorra ere oso pozik zegoen: "Urduri nengoen estreinaldia zelako, baina dena oso ondo irten da. Ea datozen hiru emanaldiak horrela edo hobeto irteten diren".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.