Kontzentrazioa herriko plazan izango da egubakoitzean, hilak 25, arratsaldeko 19:00etan eta horren ondoren lau film labur proiektatuko dituzte.
Lau film labur
Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak egindakoak izango dira film laburrak eta herriko lau emakumek euren gogoetak egingo dituzte proiekzio bakoitzaren ostean.
Kartela
Aurtengo kartelarekin bi ideia nabarmendu nahi izan dituzte; alde batetik, kameraren objektiboarekin berdintasuna azpimarratu nahi izan dute, eta bestetik, emakumeen askatasuna eta bizitzeko eskubidea ere aldarrikatu nahi izan dute.
Zazpi hildako, Euskal Herrian
Plataformako kideek gaineratu dute, 2011n momentura arte, Euskal Herrian zazpi emakume hil dituztela gizonezkoek eta horren aurka egiteko lanean jarraituko dutela azaldu dute Emakume Txokoan gaur goizean egindako prentsaurrekoan.