Igor Isasiren mutilak ez dira ondo hasi. Lehen minutuan egin duten hutsegite baten ondorioz, entsegua egitea lortu du kanpoko taldeak. Arrasateko bi jokalari baloiaren bila joan, eta komunikazio faltaren ondorioz, ez batak ez besteak ezin hartu. Bera Berakoak argi zeuden eta baloia berreskuratu eta entsegua egin dute.
Ondorengo minutuetan nahiko parekatuta egon da partidua. Hala, bosna berdinduta ere joan dira lehen zatian.
Bigarrenean ere kale dezente
Bigarren zatia ere hutsegite batekin hasi dute ARTko mutilek. Oraingoan, jokalari bati baloiak labain egin eta arerioak ondo aprobetxatu du aukera, beste entsegu bat egiteko. Hala ere, bigarren zatiaren erdialdera agintea hartu eta bi puntura murriztu dute aldea arrasatearrek (17-19). Ondo ibili dira, baina amaieran berriro etorri dira kaleak eta azkenean ezin irabazi.
Partiduaren ostean Igor Isasi entrenatzaileak honakoa esan digu: "Jarrera aldetik ondo ikusi dut taldea, baina jarrera ez da nahikoa puntuak lortzeko. Guztiek jarri behar dituzte pilak". Izan ere, Isasik adierazi digu kanpora 15 jokalarirekin joan behar izaten dutela, eta entrenatzen hamar izaten direla. Hori partiduetan igarri egitean dela gaineratu digu. Eta datorren astean sailkapeneko lehenaren etxera doaz, Igorrera. Hobeto aritu beharko dira.