Kronika osoa, asteleheneko Goiena paperean.
Espero baino askoz errazago irabazi zuen MUk zapatuan La Oncineda taldearen aurkako norgehiagoka. Josu Larreategiren mutilek atsedenaldirako erabakita utzi zuten partidua, 37 puntuko aldearekin. Kanpokoak baino askoz talde gazteagoa dute arrasatearrek eta eurak izan ziren lehiari erritmoa jarri ziotenak. Fisikoki askoz gehiago izan zen MU eta defentsan zein erasoan nagusitu ziren. Azken jardunaldian oso ondo jokatu ostean galdu zuten eta dinamika onean daude arrasatearrak. Larreategi oso pozik dago taldearekin; ea bolada onari eutsi eta sailkapenean gora egiten duten.
Kronika osoa, asteleheneko Goiena paperean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.