Aldekoak 2007ko uztailaren 1ean hartu zuen Jesus Cataniaren tokia Mondragon taldean. Orain, Txema Gisasolak hartuko du haren lekua.
Txema Gisasola EHUn Psikologia Industrialean lizentziatua izateaz gain, Deustuko Unibertsitatean bi master eginak ditu —MBA eta Giza Baliabideen gestioan—, eta beste master bat Madrilgo unibertsitatetan Enpresa Kooperatiboetan. Haren lan ibilbidea kooperatiba munduari lotuta egon da; batez ere, Fagor Electrodomesticos eta Mondragon korporazioan.
Gaur egun Fagor Electrodomesticos taldeko zuzendari nagusia da eta Mondragon Korporazioko Etxerakoen Dibisioko presidenteordea. Halaber, 2008, 2009 eta 2010ean Euskalit-eko (Bikaintasunerako Euskal Fundazioko) presidentea eta Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
Ibilbide profesionala, zehatz
- 1987an Fagor Etxetresnetan hasi zen lanean kooperatibako antolaketa teknikari eta pertsonal buru, eta ondoren, 1992ra arte, kanpoko antolaketa (komertzial arloa) gestionatzeaz arduratu zen.
- 1993an Danona etxeko altzariak fabrikatzen dituen kooperatibako Giza Baliabideen zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 1997ra arte, orduan Fagor Etxetresnetara bueltatu baitzen, han ere Giza Baliabideen zuzendaritza bere gain hartuta.
- 2000. urtean Mondragoneko Gestio Sozialeko zuzendari izendatu zuten, eta bost urte eman zuen kargu horretan, ondoren Mondragoneko lehendakari eta korporazioko bertako Etxe Dibisioko zuzendari orokor izendatu baitzuten.
- 2006an, Mondragoneko lehendakari ez ezik, Fagor Etxetresnak Taldeko zuzendari orokor ere izendatu zuten, eta gaur egun kargu horretan dihardu.
- 2008tik, era berean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Kontseilu Errektoreko lehendakari izateaz gain, 2008tik 2010era bitartean Euskaliteko lehendakaritza okupatu zuen.