Jatetxeko langile batek adierazi digunez, lehen aldia da lapureta bat pairatzen dutena. Bizilagun batek adierazi dienez, 04:00ak aldera zaratak entzun ditu baina ez du ezer ikusi. Orain, aseguru etxeak kristala noiz konponduko dieten zain daude.
Ferrerias kaleko Pak Doner Kebab Txohan jatetxean lapurreta izan da bart. Lapurrek ate ondoko leiho txikiko kristala apurtuz sartu dira jatetxean. Kebab jatetxeko langileak goizean konturatu dira lapurretaz. Salaketa jarri dute eta zenbait ertzain goizean izan dira ikerketa hasteko probak hartzen. Lapurrek 400 euro inguru hartu dute kutxatik eta tabako makina txikia ere osorik eraman dute. Txanpon makina lapurtzen ere saiatu dira; erabat apurtu dute.
Jatetxeko langile batek adierazi digunez, lehen aldia da lapureta bat pairatzen dutena. Bizilagun batek adierazi dienez, 04:00ak aldera zaratak entzun ditu baina ez du ezer ikusi. Orain, aseguru etxeak kristala noiz konponduko dieten zain daude.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.