Itxaropentsu ageri da PSOE; alderdikideek diote lortu dutela euren mezua herritarrei helaraztea eta hori garrantzitsua dela, PP eta PSOE ez direlako gauza bera, euren esanetan: “Popularren programa ezkutuan egon da orain arte, baina hasi da azaltzen, eta hor ikusten da murrizketa asko egin asmo dituztela, ongizatean, batez ere. PPrekin Irakeko gerra edota txapapotea datozkigu burura; aldiz, Rubalcabak askatasuna ekarri du”, azaldu du Aritz Arrietak.
Gaur, egubakoitza, hauteskunde egunaren bezperetan, egunkariek Espainia erreskate zonan sartu dela argitaratu izanak ez ditu bereziki kezkatzen: “Albiste hori hor egon da beti bueltaka, baina Espainia ez dago Italia, Grezia edo Portugalen mailan. Ez dut uste gure egoera hain txarra denik”.