Aristegi eta Sarasuaz gain, Amaiur koalizioko beste zenbait kide ere egon dira, horien artean, Rafa Larreina EAko kidea. Sarasuak hartu du hitza lehendabizi: "Madrilera joatea eta parte hartzea erabaki dugu. Eta bost, sei, zazpi edo zortzi eserleku izango ditugu. Gutxiengoa izango gara han baina garrantzitsuena da Hego Euskal Herriko gehiengoa izango garela".
Gero, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak hitz egin du: "Gure aurka daudenak urduri daude, zenbat bota jasoko ditugun beldur. Horregatik domekan boto bakoitza oso garrantzitsua da, asko dugu jokoan". Bertso batekin amaitu du interbentzioa, Arrasaten horren ezaguna den Aurrera Bolia! esaerarekin errima osatuz.
Ikusleen artean, hainbat herritar eta eragilez gain, Inazio Azkarraga-Urizar alkatea eta udal ordezkari zein ordezkari politikoak izan dira Herriko plazan.