Santa Zeziliarako agenda beteta dakar Arrasate Musikalek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 17a

Santa Zezilia eguna da azaroaren 22an, eta urtero moduan Arrasate Musikalek ospakizun berezia egingo du. Bi kontzertu egingo dituzte, hilaren 25ean eta 27an. Lehen kontzertua Kulturaten izango da. Hala ere, hilaren 27a izango da egun handia. Egun horretan kontzertu berezia egingo dute 1992tik, lehena, eta printzipio, San Frantzisko elizan eegingo da. Antolatzaileen arabera, eguraldiak laguntzen badu kontzertua Herriko plazan izango da, 13:00etan. Aurretik, gainera, kalejiran irtengo dira (12:00).

Azaroaren 25eko kontzertua Kulturaten izango da, 18:30ean. Bakarlariak eta talde desberdinak ikusteko eta entzuteko aukera egongo da. Hilaren 27an, bestalde, sei pieza interpretatuko dituzte eta horietatik ostetan, bakarlari batek edo bik eramango dute piezaren pisua. Mikel Markiegi izango da zuzendaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak