Azaroaren 30ean banatuko dituzte ziurtagiriak Bilboko Guggenheim museoan. Beasaingo CAF lantegiak, Zumarraga, Galdakao eta Mendaroko ospitaleak, eta Bermeoko Udalak ere jasoko dute ziurtagiria aurten.
Euskararen kudeaketaren gaineko kalitatezko ziurtagiria jasotzeko ebaluazio prozesu zorrotza jarraitzen dute enpresa eta erakundeek.
Goienak 2008an
2008tik banatzen dituzte ziurtagiriok. Goiena Komunikazio taldeak 2008an jaso zuen, lehen urtean. Eredugarri jarri zuten Goiena Bikain ziurtagiriaren ebaluatzaileek. Lehen urte hartan, Antzuolako Elay enpresak, Emun kooperatibak, Fagor Etxetresnetako Egosketa Negozioak edota Eroskiren egoitza nagusiak, Elorriokoak, ere jaso zuten.Goienak, Elayk eta Fagorrek, Urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuten, goreneko mailakoa. Besteek zilarrezkoa.
Hemen, jarraian, orain arte ziurtagiri hau jaso duten Debagoieneko enpresa eta erakundeak:
- Goiena Komunikazio taldea. 2008
- Elay. 2008
- Emun kooperatiba. 2008
- Fagor Etxetresnak kooperatibaren Egosketa Negozioa. 2008
- Eroskiren egoitza nagusiak. 2008
- Tximela SA (Bergaran du lantegi bat). 2008
- Eteo (Enpresagintza). 2009
- Huhezi fakultatea. 2009
- Aranzadi ikastola. 2010