Aldebikoa izango den espazioa: batetik, guztiek egindako proposamenak jasotzen joango dira Sexologia zerbitzuan, gerora, bertatik aterako diren ekimenak eskaini ahal izateko.
Edozeinendako dago irekia foroa: interesak, ideiak, proposamenak… egiteko gogoa duen edonorentzako eta parte hartzeko gogoa duenarendako, Sexologia zerbitzutik aditzera eman dutenez.
Zertarako da?
Batetik, Sexologia zerbitzuaren urteko egitasmoan herritarren parte-hartzea bideratzeko.
Bestetik, espazio bat eskaintzeko, ikuspegi ezberdinek topo egiteko, gogo diferenteak ezagutzeko, asmo anitzak jasotzeko, ideia desberdinak agertzeko…..
Eta, era berean, sortzen den gune horretatik ahal den neurrian interesgarriak eta egingarriak izan daitezkeen asmo hauetako batzuk datorren urteko egitasmoan barneratzeko.
Sexologia zerbitzuko webgunean, eskuinaldean, dagoen zerrendan agertuko da logoa eta bertan klikatuta foroan sar daiteke.