Bertso afaria San Isidro elkartean Musakolako jai batzordearen eskutik, hilaren 25ean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 16a

Musakolako jai batzordeak bertso afaria antolatu du San Isidro elkartean azaroaren 25erako. Goi mailako bertsolariak gonbidatu dituzte auzora: Sustrai Colina eta Iker Zubeldia, hain justu. Afaria 21:00etan hasiko da eta afalostean hasiko dira bertsolariak abesten. Sarrerak 20 eurotan daude salgai Musakola auzoko Meneta, Ziorla eta Txinato tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak