Rafa Ruedak bakarkako laugarren lana aurkeztuko du bihar Arrasateko gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Urte dezente pasa dira Rafa Ruedak Pilt talde apurtzailea utzi eta pop-rockean erabat murgildu zenetik. Ordutik, pop-rock harribitxiz jositako "Kea", "Saredun eskua" eta "Zuhaitz okerretan gora" diskoak kaleratu ditu. Beste proiektu batzuetan musikari aritzeaz gain, lan berria prestatzeko denbora hartu du eta oraingoan, Arkaitz Miner, Joseba Irazoki eta beste lagun batzuk ondoan dituela "Enaren Geometria" aurkezteari ekingo dio, eta Arrasatekoa egingo duen lehen geldiunetako bat izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.