Txapelketa berezia izango da lehenengo 32 bikoteendako opariak izango direlako, hau da, 64 opari. Horretarako, Roman Lopezek herriko 55 merkatarien atea jo du eta haren arabera, guztiek erantzun ezin hobea eman dute, ehun opari inguru bildu arte.
Txapelketa ez da relampago erakoa izango. Bikote bakoitzak bost partida jokatuko ditu gutxi gorabehera; irabazi edo galdu, 32 bikoteko sailkapena osatu arte. Txapelketak, antolatzaileek jakinarazi dutenez, berezia izango da musaren munduan, "ez delako ezagutzen horrenbeste emakumek batera jokatuko duten beste txapelketarik". Horregatik antolakuntzak