Realean, gainera, urtetan elastiko zuri-morea jantzi duen ordezkari bat dago, Sokoa Azkarate, taldeko atezaina. Azkaratek 12 urtez jokatu du Arrasateko taldean, 2008an Realak fitxatu zuen arte, eta seguru, harendako ere partidu berezia izango da, orain, baina elastiko txuri-urdinaz. Mondrako ordezkariek ez dute sarrerarik kobratuko partidua ikustearren, baina errifak salduko dituzte partiduan zehar egingo duten zozketa baterako, eta diru horrek balioko du urteurren barruko gastuei aurre egiteko.
Euskal selekzioa, martitzenean
Datorren martitzenean, berriz, Mondrako neskek egingo dute Mojategiko berdegunera salto (18:00), gazte mailako Euskal Selekzioaren kontra lagunartekoa jokatzera: "Ez dut uste emakumezkoen Euskal Selekzioaren kontra inoiz lagunartekorik jokatu dugunik, eta zapatuko partiduarekin batera, ilusio handia egiten digu partidu horrek ere", adierazi du antolatzaile lanetan dabilen Maitane Gallastegik.