Aretxabaletako Mendibitzu baserriko okela ekologikoarekin prestatuko ditu pintxoak Jesus Romero sukaldariak. Pintxoak nola prestatzen dituen ikusteko aukera egongo da, bertatik bertara, eta errezetak eskatzeko eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute azokara doazenek. Azokan erosketak egiten dutenek txartela jasoko dute, pintxoaz ordezkatzeko.
Azaroko baserritarren azoka Seber Altuben egingo dute zapatuan, 09:00etatik 14:00etara.
Balorazioa
Hilaren bukaeran edo hurrengoaren hasieran bilera egingo dute azokan parte hartzen duten baserritarrek eta Udaleko ordezkariek, urteko balorazioa egiteko eta hurrengo urteko azoken inguruan jarduteko.