Papera eta musika oinarri dituen antzerkia familia osoarendako

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 11

Kataluniako Enfilat´s antzerki taldeak emanaldi berezia egingo du domekan, Amaia antzokian, 19:30ean: Plecs. Musika eta papera uztartzen dituen ikuskizuna. Antzerkia eta zirkua bateratzen dituen emanaldia izango da. Gazteleraz egingo dute eta sarrera 10 euro ordaindu beharko dute. Txartelak antzokiko leihatilan salduko dituzte emanaldia hasi aurretik.

Manolo Alcantarak idatzi eta zuzentzen duen antzezlanean lau aktore igotzen dira taula gainera: Alcantara bera, eta Xabi Eliçagaray, Claudio Inferno eta Karl Stets. Tril egiten duten lau pertsonaia dira, eta paperezko eszenatoki batera joaten dira. Ahalegintzen dira musika, partitura jarraitzen, korda, tekla, tutu eta artazi artean. Bat-batean, isiltasunetik, tramankulu bat erortzen da eszenatokira. Arrisku handiarekin kulunkatzen da oholtzan, eta lau protagonistak gainetik dantza egiten dute, akrobaten antzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak