Elizondora irteera antolatu du Abaroa elkarteak, hilaren 24rako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 10a

Udazkeneko kanpainaren barruan, azaroaren 24rako Elizondora irteera antolatu du Abaroa erretiratu elkarteak. Egun osorako irteera egingo dute eta hilaren 16rako eman behar da izena, 10:30ean, Etxaluzen. Hiru autobus irtengo dira –soberan geratzen diren lekuak gainerako erretiratu elkartekoek bete ditzakete– eta prezioa da 29 euro. Baztan hotelean hamaiketakoa egingo dute eta gero Santxotena museoa bisitatuko dute. Gero bazkaria egingo dute Baztan hotelean eta arratsalderako opariz jositako bingoa eta dantza saioa prestatu dute. Gainera, parte hartzaile bakoitzarendako opari bana banatuko dute.

Bestalde, beste bi ekintza antolatu dituzte azarora amaierako, Etxaluzen bertan. Lehena, mahai jokoen txapelketa. Azaroaren 28an egingo dute eta izena emateko epea hilaren 17tik 24ra izango da.

Bestalde, koru osatu guran dabiltza eta parte hartu gura dutenek hilaren 17ko bilerara agertu beharko dira. 17:00etan izango da Etxaluzen (Araba etorbidea, 1). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak