'Xabi Otero. Oihan hegalean. Argazkia eta diseinua. 40 urte' erakusketa zabalduko dute bihar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko azaroaren 10a

Bihar, egubakoitza, Xabi Oteroren lanak jasotzen dituen erakusketa zabalduko dute Kulturaten, 12:00etan. Oihan hegalean da erakusketaren izena, eta Kutxaren babesa dauka. Xabi Otero nafarrak azken 40 urteetan egin dituen argazkiak eta diseinu lanak erakutsiko ditu. "18 urterekin hasi nintzen argazkilaritzan", dio. 80 argazki erakutsiko ditu, erdiak Euskal Herrian hartutako irudiak izango dira eta gainerakoak, Kanadan, Londresen, Saharan... Bestalde, 30 irudi erakutsiko ditu eta Oterok berak egin dituen logotipo eta kartelak izango dira. Kulturaten egongo da erakusketa gaur hasi eta abenduaren 11ra arte, martitzenetik domekara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak