Idazle suediarraren lanaren lagin bat itzuli behar dute beka eskuratu gura dutenek; gero, epaimahaiak erabakiko du nor den irabazlea. Itzuli beharreko zatia antolatzaileek parte-hartzaileen esku jarri dute www.elkarargitaletxea.com/jokinzaitegi atarian.
Abenduaren 31 baino lehen
Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna duen edonork har dezake parte lehiaketan eta egindako lana AED elkartera bidali beharko da 2011ko abenduaren 31 baino lehen, aed@aedelkartea.com helbidera.
Luigi Anselmik, Santi Leonek eta Joseba Ossak osatutako epaimahaiak jasotako itzulpenak aztertu eta irabazlea izendatu beharko du 2012ko urtarrilaren amaiera baino lehen.
Itzuli beharreko poema jatorrizko hizkuntzan dago, eta baita ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz ere. Irabazleak 5.000 euroko saria irabaziko du Tranströmerren poemak itzultzeko. Lana, amaituta, 2012ko urriaren 30a baino lehen entregatu beharko du irabazleak Elkar argitaletxean.
Santi Leone eta Mario Vargas Llosa
2010eko bekaren irabazlea Santi Leone izan zen. Mario Vargas Llosaren Pantaleón y las visitadoras itzuli behar izan du. Lana argitaratzeke dago oraindik.