Eguaztenean hasi ziren lanekin eta 1994ko apirilean ekin zitzaion gazteluaren zimendatze hondakinen aurkikuntza helburu zuen arkeologia jarduerari. Orduan, Santa Barbara parkeko erreforma lanak aprobetxatu ziren indusketa arkeologikoa egiteko: Goikobaluko gotorlekuaren forma laukizuzena eta izkina bakoitzeko kuboak identifikatu ziren; horietako bi gainazalera irtendakoak eta beste bi lurpean egonda hobeto mantendu direnak. Orduan aurkitu zen Aragoiko Alfontso I.aren garaiko –1104-1134– txanpon bat, esaterako.
Informazioa eta aztarnak lotzen
2011ko kanpainan 25 metro koadroko zundaketa egitea aurreikusten dute. Zelaigunea aztarnategira gerturatzeko leku egokia dela uste dute eta 5x5 metroko laginak hartuko dituzte egituraren elementuak eta elementu sedimentarioak jasotzeko. Informazio arkeologikoa aztarnekin lotu gura du Arkeolanek, zelaia ahalik eta gutxien kaltetuz.