Ohiko ekintzez gain, artisautza ikastaroa asteburuan erdiguneko gaztegunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 9a

Erdiguneko gaztegune berrian "gazte txokoetako filosofia" jarraitzen dutela aldarrikatzeko eta egoitza berria "egoteko leku bat baino gehiago" izan nahi dutelako, Txatxilipurdik aurrera jarraitzen du 'gaztetxokeroendako' denetariko ekintzak antolatzen. Aste bukaera honetarako betiko txapelketa, mural, eta hankapaloez gain, artisautza asteburua antolatu dute. Ikastaro txikiak izango dira, eta larrugintza, fimo edo alanbrearekin bitxiak egiten ikasiko dute.

Olatz Urkia eta Nere Uribeetxeberria artisauak izango dira tailerrak bideratuko dituztenak. Gaztegunera gerturatu eta tailerretan izena eman beharko da.

Gainera, Txatxilipurdiko arduradunek gogora ekarri dute bestelako tailer, ikastaro, ekintza edo irteeraren bat proposatu nahi duenak aukera izango du egubakoitz etazapatutan egiten diren batzarretan. Bi hitzetan, eurak diotenez: "Zuk proposatu zuk antolatu!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak