Azaldu zutenez, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroak subjektu politiko bat osatzen dugu, eta zentzu horretan, guri dagokigu Estatu Espainiarrarekin eta Europarekin izan behar ditugun harremanak zeintzuk diren erabakitzea. Gaineratu zutenez, hori defendatzera eta exijitzera joango Amaiur Madrilera; baita bizi dugun une historiko honetan euskal herritarrok ditugun eskubide indibidual eta kolektiboak defendatu eta aldarrikatzera ere. Zehaztu zuten baina, euren erreferentzia ez dela Madril, Euskal herria baizik.
Etorkizunari, askatasunari, erabakitze eskubideari zein justizia sozialari zubiak eraikitzeko asmoa azaldu zuten, eta euskal jendarteari eraikuntza horretan ekarpenak egiteko deia ere luzatu zioten, baita botoa Amaiurri emateko ere.
Zapatuan ekitaldi nazionala
Zapatuan Donostian egingo den ekitaldi nazionalera joateko deia ere egin zuten, iragarriz Arrasatetik autobusak jarriko dituztela hara joateko. 15:30etan irtengo dira autobusok, eta irati tabernan erosi behar dira txartelak.