Gainera, udal idazkariak aditzera eman duenez, hondakinak kudeatzeko atez atekoaren kontrako mozioa ere aurkeztu dute sozialistek, baina gai zerrendaz kanpo. Hala, gaurko plenoko lehen puntuan bozkatuko da mozioa gaurko osokoan eztabaidatu edo ez.
Gaur, hilak 8, ospatuko da azaroko ohiko plenoa. Gai zerrendan daude, besteak beste, Laubide eta Biteriko aparkalekuen 2012rako tarifa berriak finkatzea eta euskara biziberritzeko plana luzatzea (EBPN). Euskara plan berria egin guran dabil Udala, baina bitartean aurrekoa luzatzea proposatuko diote gaur udalbatzari. Bestalde, EAJk eta PSE-EEk mozio bana aurkeztu dute. Jeltzaleek Beasain-Bergara autobidearen obrak geldiaraztearen gaineko mozioa aurkeztu du eta talde sozialistak, berriz, Iturbide egoitzaren defizitaren gainekoa.
Gainera, udal idazkariak aditzera eman duenez, hondakinak kudeatzeko atez atekoaren kontrako mozioa ere aurkeztu dute sozialistek, baina gai zerrendaz kanpo. Hala, gaurko plenoko lehen puntuan bozkatuko da mozioa gaurko osokoan eztabaidatu edo ez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.