Azken orduan eman zuen izena eta ez zuen denbora larregi egin Zumarragan: "Goizean utzi nituen buzkantzak eta eguerdian justu-justu heldu nintzen sari banaketara". Heldu eta irabazi, beraz.
Jose Ramon Otamendik ondo baino hobeto ezagutzen du buzkantzen mundua. Iker Agirreurreta harakinarekin batera, urtero 250 bat kilo –eta urte batzuetan gehiago– buzkantza prestatzen dituzte Garagartzako San Migel jaietarako.