Hip-hop akustikoa oinarri duen Tom Tom Makuts taldea Kooltur Ostegunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 7a

Gasteizko Tom Tom Makuts taldea izango da datorren gonbidatua Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. 2008an sortu zen taldea eta Ortophonk, Gasteiz Big Band eta Electric Five Samba taldeko kideek osatzen dute, besteak beste. Hip-hopa, Brasilgo erritmoak, jazz, doinu latinoak zein doinu afrokubatarrak uztartzen dituzte. Seikotea dira, eta ohiko instrumentuez gain, bibrafonoa, cavaquinhoa, perkusioa eta scratchak erabiltzen dituzte.

Lehen lanarekin Arabako Aldundiaren musika lehiaketa irabazi zuten eta Mondo Sonoro aldizkariak 2010eko maketa onenaren saria eman zien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak