Ohiko kandelak, ur-kandelak, marmol itxuradunak, koloreetako kiribilduak, erle-argizarizkoak, soja-argizarizkoak edo ekologikoak... hainbat kandela mota ezagutzeko aukera emango dute Bedoña auzoan. Teoriaz gain, arlo praktikoa ere izango da eta parte-hartzaileek kandela bana egingo dute.
Izenematea zabalik
Parte-hartzaile kopurua mugatua denez interesa izanez gero deitu 688 887 909 telefono zenbakira. Izena emateko azken eguna azaroaren 19a da.