Jokalari bat gehiagorekin geratu zenean, atzean sartu eta galdu egin zuten Mondrako neskek

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 7a

"Edozeini irabazteko gauza gara, baina partidu osoan %100 eman behar dugu. Bestela, akabo". Horiek dira Mondrako nesken entrenatzaile Jon Zuloagak atzoko partidu bukaeran esandako berbak. Arrasatearrek estu hartu zuten Oiartzun liderra, eta jokalari bat gehiagorekin bukatu arren, galdu egin zuten.

Mondra konturatu orduko Oiartzungo neskak aurreratu ziren markagailuan lehen zatiko lehen minutuetan egindako golari esker. Arrasatearrek 37. minutuan berdindu zuten, Maitane Roak sartutako golarekin. Banakoarekin bikain jokatu zuen Mondrak atsedenera heldu arte. Bigarren zatia lehena bezala bukatu zen: Zuloagaren neskak agintzen futbol zelaiko lerro guztietan.

80. minutuan Oiantzungo jokalari bat egotzi zuen epaileak. Erabakiak Mondrari eragin zion gehiago eta txarrera: lerroak atzeratu eta Oiartzunen jokoa eusten ahalegindu ziren. Berdinketa eskutan zutenean, bigarrena jaso zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak